2011/10/05

Jone B-ren aurkezpena

Jone deitzen naiz eta bederatzi urte ditut
San Jose ikastetxeko LH ko3.Bko gelan nago. 
Nire tutorea Edurne da.
Oso ondo pasatzen dut nire lagunekin eta asko ikasten dut.

Ekaitz B-ren aurkezpena

Ni Ekaitz Blanca deitzen naiz eta Basauriko San Jose ikastetxeko 3.Bn nago. 
Nik 8 urte ditut eta Hezkuntza Fisikoa asko gustatzen zait. 
Ni anai bat daukat Oier deitzen dela. 
Niri asko gustatzen zait DSra  jolastea baina ez DS3 edo 3DS , ez horixe! DS bakarrik esanda.
Oierri asko gustatzen zaizkio irratian abestiak entzutea.

Garaziren aurkezpena

Garazi deitzen naiz eta 7 urte ditut. 3.Bko San Jose ikastetxean nago.  
Irakurtzea asko gustatzen zait . 
Eskolan, asko gustatzen zait Arte Hezkuntza, Hezkuntza Fisikoa eta Inguru,oso dibertigarriak dira ! 
Eskolatik kanpo parkean egotea gustatzen zait eta Bilbora joatea. 
Eskolako patioan Sara, Lucia, Izaro, Ainara…rekin  asko jolasten dut eta oso ondo pasatzen dut.



2011/10/04

Tutorearen aurkezpena

Kaixo denoi!
Ziur asko hau berria da zuentzat, baina hemendik aurrera denok erabiliko dugun tresna bat denez, denok adi, eta entzun esango dudana.
Tresna honen izena Blog da, eta gelan garatuko ditugun lanak bertan argitaratuko ditugu. Etxean Interneta baduzue bertan sartu eta argitaratutakoa ikusteko aukera izango duzue.
Hasteko, lehenengo beharra gure burua aurkeztea izango da, baina idatziz egiteaz gain, nik bezala, bideo baten bidez egingo duzue.
Hona hemen nire aurkezpena:
Edurne deitzen naiz eta Basauriko San Jose Ikastetxeko L.Hko 3.Bko tutorea naiz. Hurrengo bi urteetan zuen Matematika, Euskera, Inguru, Erlijio eta Arte Hezkuntzako irakaslea izango nauzue. Badakizue zer den asko asko gustatzen zaidana? Liburuak irakurtzea! Baina ez abenturazko, misteriozko edo maitasunezko liburuak, ez! Landare, Unibertso eta Aintzinako garaiei buruzkoak baizik.
Eta beraz, zuen aurkezpenak argitaratu ondoren, gelan, hiru gai hauei buruzko lanak burutu eta blogean argitaratuko dituzue.