2012/02/29

Eguzki-sistemako planetak

Inguruaren Ezaguerako eskoletan gure planetari buruzko edukiak ikasi ondoren, gure Eguzki-sistemako beste planeta eta sateliteak aztertzen hasi gara.

Horretarako, lehenengo, taldeka, beste zazpi planeten informazioa irakurri eta argazkiak bildu ditugu.

Ondoren, kartulinetan islatzeko asmoarekin eta irizpide batzuk jarraituz (neurrien gaineko datu orokorrak, atmosfera, tenperatura, gainazala, planetak dituen sateliteak,...) informazio hori laburtu eta antolatu egin dugu:








Tamalez, egun honetan Leire ez zen eskolara etorri.




Gero, kartulinetan informazioa idatzi, argazkiak itsatsi eta ahozko aurkezpenerako taldekide bakoitzak azaldu behar duena banatu:









Eta azkenik, gela aurreko AURKEZPENA!! 

MARTE
Garazi, Galder eta Nerea V





ARTIZARRA
(Ekaitz B, Aritza eta Laura)

MERKURIO
(Jone L, Izaro eta Markel)



JUPITER
(Leire, Jon eta Irati)

URANO
(David, Lucia eta Luken)





SATURNO
(Ekaitz E., Ainara eta Nerea D.)




NEPTUNO
(Iker, Aimar, Sara eta Jone B.)


2012/02/18

Aratusteak

Atzo, Zezeilaren 17an, aratusteak ospatu genduzan. Ea hemen gure piratei gelan ataratako argazki batzuk.



2012/02/05

Bakearen eguna

Urtarrilaren 30an, astelehena, gure eskolak Bakearen Eguna ospatu eban.
Aimar eta Jone L-k egun honetarako prestatutako posterraren zatia margotu eben eta Jone B-k denon aurrean aurkeztu. Ikerrek, gelan, erlijioko orduan, denon artean prestatutako hitzak irakurri zituen:


BAKEAREN EGUNA

Gelan, irakasleak esaten duena betetzen, lagunekin gure materiala elkarbanatzen, lagunekin borrokatzeko ez diren jolasetara jolasten eta azalpenetan isilik egoten bakea lortu dezakegu.

Kalean, mina duen pertsona laguntzen, gaizkile batek gaiztakeri bat egiten badu poliziari deitzen, oinezkoentzako arauak errespetatzen eta bakarrik dagoen lagunari nirekin jolasten gonbidatzen bakea lortu dezakegu.

Etxean, etxeko lanetan laguntzen, ondo portatzen, neba-arrebak zaintzen eta konfiantza osoz gurasoekin hitz eginez bakea lortu dezakegu.

2012/02/03

Agate Deuna

Gaur, Otsailaren 3an, Agate Deuna ospatu dogu.
Beheko jolastokian abestu ondoren, kanpora irten eta iturrian eta Solabarria plazan abestu dogu.
Hona hemen egun hontako bideo eta argazkiak: