2012/10/29

Bizkaiko aberatsak

Azaroako abestia hurrengo hau da:

Bizkaiko aberatsak
dira diruzale,
txerri-erosle eta
txorizo-saltzaile.
Dendaz bete dituzte
Bilbon zazpi kale,
inoiz ez dute eman
pausorik debalde,
burrukatzen baitute
diruaren alde.

Arratiko gizona
Bilbora doa maiz
Lemoako tranbian
eta beti garaiz
bere artean dio
umore txit alaiz
traje berri batekin
gaur bestituko naiz
lehengo arlotea
jantziko da galaiz.

Hura ikusi eta
dendari guztiak
zaharrak geldi eta
korrikan gaztiak
saldu nahi dizkiote
makailu bustiak
gauerdiko izarrak
eta eguzkiak
inor engainatzeko
nolako trastiak.

Somera, Artekale,
gero Tenderia,
han ikusi genuen
mila komeria.
Tenderoaren grinak
nork erremedia!
Gizonaren gainean
han erori dira,
hanka kendu diote,
ai, zer aberia!

Kojuaren moduan
joan da ihesi
hanka bakar batekin
baliteke bizi.
Mundu honetan ez da
batere justizi
zazpi kaleetan nahi
traje bat erosi
eta oinetakoa bertan
behar itzi.

Euskal baserritarrak
dadukan pobrezia,
baino haundiagoa
askoren grandeza.
Madrildik etorri den
Korte Ingelesa,
bertan sartuko balitz
euskaldun baldresa,
dirua gastatzeko
manera erreza.

Ez zaitez bertan sartu,
euskaldun maitia,
zabalik badaukazu
bertako atia,
galduko duzu eta
bigarren hankia
bai eta, bide batez,
zure hankartea.
Euskaldun batentzako
zer errematia!

2012/10/22

Basauriko jaiak

Kaixo guztioi!

Ikasturte berria hasi da eta aurtengo lehengo sarrera Basauriko jaiei buruzkoa izango da.
Zubiaren aurreko martitzenean bai irakasle bai ikasleak arrantzalez, nekazariz, ... jantzita etorri gintzezan.
Gora Basauriko jaiak!


2012/06/26

IKASTURTE AMAIERAKO TXANGOA

Ekainaren 21ean, Ikasturte amaierako txangoa izan gendun. Azpeitiara joan gintzezan eta bertan Igara Errota eta Loiolako Santutegia ikusi genduzan.


Txango  

2012/05/03

3.B IRABAZLE !!

Gure Garazi, Jone L. eta Sara, FECAPPek (Bizkaiko Familia-Gurasoen eta Ikasleen Gurasoen Federazio Katolikoa) antolatutako XII Idazlan Lehiaketan irabazle suertatu dira.

ZORIONAK!!!


2012/03/28

Urkiolako Toki Alai Interpretazio Zentroa

Gaur, Martxoaren 27a, Urkiolan egon gara.
Parkeari buruzko ikus-entzunezkoa ikusi ondoren, landa koadernoaren bitartez, faunari eta mendiei buruzko ariketak egin ditugu baita animalien arrastoak zein hezurrak aztertu ere.

2012/03/19

Mendi garaietako elurra eta izotza udaberrian urtzen denean...

Hona hemen Nerbioi ibaiaren sorrera. Arabako Delika herriaren goiko aldean jaiotzen da, 222 metroko ur jauzi ikusgarrian, Urduñako mendien goialdean, Santiagoko pagadia:






2012/02/29

Eguzki-sistemako planetak

Inguruaren Ezaguerako eskoletan gure planetari buruzko edukiak ikasi ondoren, gure Eguzki-sistemako beste planeta eta sateliteak aztertzen hasi gara.

Horretarako, lehenengo, taldeka, beste zazpi planeten informazioa irakurri eta argazkiak bildu ditugu.

Ondoren, kartulinetan islatzeko asmoarekin eta irizpide batzuk jarraituz (neurrien gaineko datu orokorrak, atmosfera, tenperatura, gainazala, planetak dituen sateliteak,...) informazio hori laburtu eta antolatu egin dugu:








Tamalez, egun honetan Leire ez zen eskolara etorri.




Gero, kartulinetan informazioa idatzi, argazkiak itsatsi eta ahozko aurkezpenerako taldekide bakoitzak azaldu behar duena banatu:









Eta azkenik, gela aurreko AURKEZPENA!! 

MARTE
Garazi, Galder eta Nerea V





ARTIZARRA
(Ekaitz B, Aritza eta Laura)

MERKURIO
(Jone L, Izaro eta Markel)



JUPITER
(Leire, Jon eta Irati)

URANO
(David, Lucia eta Luken)





SATURNO
(Ekaitz E., Ainara eta Nerea D.)




NEPTUNO
(Iker, Aimar, Sara eta Jone B.)


2012/02/18

Aratusteak

Atzo, Zezeilaren 17an, aratusteak ospatu genduzan. Ea hemen gure piratei gelan ataratako argazki batzuk.



2012/02/05

Bakearen eguna

Urtarrilaren 30an, astelehena, gure eskolak Bakearen Eguna ospatu eban.
Aimar eta Jone L-k egun honetarako prestatutako posterraren zatia margotu eben eta Jone B-k denon aurrean aurkeztu. Ikerrek, gelan, erlijioko orduan, denon artean prestatutako hitzak irakurri zituen:


BAKEAREN EGUNA

Gelan, irakasleak esaten duena betetzen, lagunekin gure materiala elkarbanatzen, lagunekin borrokatzeko ez diren jolasetara jolasten eta azalpenetan isilik egoten bakea lortu dezakegu.

Kalean, mina duen pertsona laguntzen, gaizkile batek gaiztakeri bat egiten badu poliziari deitzen, oinezkoentzako arauak errespetatzen eta bakarrik dagoen lagunari nirekin jolasten gonbidatzen bakea lortu dezakegu.

Etxean, etxeko lanetan laguntzen, ondo portatzen, neba-arrebak zaintzen eta konfiantza osoz gurasoekin hitz eginez bakea lortu dezakegu.

2012/02/03

Agate Deuna

Gaur, Otsailaren 3an, Agate Deuna ospatu dogu.
Beheko jolastokian abestu ondoren, kanpora irten eta iturrian eta Solabarria plazan abestu dogu.
Hona hemen egun hontako bideo eta argazkiak:

 








2012/01/21

Arte Hezkuntzako artelana

Gabonetatik itzuli ondoren, artelan berri bat egiten hasi gara. Ez dugu zer den esango. Pixkanaka, emoten ditugun pausuak ikusita zuek bakarrik asmatzeko gai izango zarete.

Pausuak:

1. Pieza guztiak izendatu eta oholetik atera.
2. Pieza guztien ertzak lixatu. 
3. Piezak, handienetik hasita, urdinez margotu. Urdin tonu desberdinak lortzeko urdin iluna eta zuria erabiliko ditugu.