2012/02/05

Bakearen eguna

Urtarrilaren 30an, astelehena, gure eskolak Bakearen Eguna ospatu eban.
Aimar eta Jone L-k egun honetarako prestatutako posterraren zatia margotu eben eta Jone B-k denon aurrean aurkeztu. Ikerrek, gelan, erlijioko orduan, denon artean prestatutako hitzak irakurri zituen:


BAKEAREN EGUNA

Gelan, irakasleak esaten duena betetzen, lagunekin gure materiala elkarbanatzen, lagunekin borrokatzeko ez diren jolasetara jolasten eta azalpenetan isilik egoten bakea lortu dezakegu.

Kalean, mina duen pertsona laguntzen, gaizkile batek gaiztakeri bat egiten badu poliziari deitzen, oinezkoentzako arauak errespetatzen eta bakarrik dagoen lagunari nirekin jolasten gonbidatzen bakea lortu dezakegu.

Etxean, etxeko lanetan laguntzen, ondo portatzen, neba-arrebak zaintzen eta konfiantza osoz gurasoekin hitz eginez bakea lortu dezakegu.